Antzerki laburren erakustaldia

Txintxarri 2008ko otsailaren 25a

Donostiako Teatro Estudioak XX. mende hasierako antzerki motzeko bost obra taularatu zituen ostiral arratsaldean.
Lehenengo zatian, Chejoven El oso vaudevillearekin hasi, Valle Inclanen esperpentoarekin jarrai eta Ionescoren El maestro eskaini zituzten. Hamar minutuko atsedenaren ostean, surrealismoa landu zuten eta, azkenik, dramak izan zuen bere lekutxoa. Antzezleak genero batetik bestera erraztasun handiz aldatzen ziren eta, era berean, humorearen bidez, pertsonaren garapena galarazten duten ahultasunak erakutsi zituzten obra labur hauetan.•