Bideo Lagunak Ostadarreko kadete nesken taldearekin

Txintxarri 2008ko otsailaren 25a

Bideo Lagunak Ostadarreko kadete mailako nesken taldea bigarren urtez babestuko du. Ostadar Kirol Fundazioak eta Bideo Lagunakeko Josek beste denboraldi baterako babes hitzarmena sinatu zuten ostiralean Bideo Lagunak dendan, Jaizkibel plazan. “Ostadarreko nesken taldea laguntzen jarraitzea erabaki dut. Uste dut, herriko gazteen artean kirola sustatu behar dugula”.
Ostadar K.F.k herriko hiru entitateekin egin du hitzarmena dagoeneko: Ventanas San Miguel, Seguros Ges eta Bideo Lagunak. “Ostadarrek urteko kirol egitasmoari aurre egiteko ezinbestekoa du entitate eta enpresen babesa. Aipatu eta eskertu behar ditugu ere, herriko merkatari txikiek eskaintzen diguten laguntza. Beraz, gure eskerrik beroenak guztiei”, azaltzen du Peio Esnal, Ostadar K.F.ko diruzainak. •