atletismoa
Lasarte-Oriako hainbat korrikalarien ekimenez eta Ostadar Kirol Fundazioarekin adostasun batera iritsi ondoren, Ostadarrek atletismoko atal berriari ekingo dio. Herriko korrikalari hauek krosetan, maratoietan eta maratoi erdietan parte hartzen dute eta Ostadarren izenean korritzea erabaki dute.
Taldea osatzeak onurak ekarriko dizkietela diote: "Jende askok zaletasuna du eta askotan bakarka mugitzen gara, bai probetara joateko, bai entrenamenduak prestatzeko. Modu honetan, taldean joan gaitezke eta entrenamendu taldeak sortzeko aukera ematen digu ere. Gainera, esperientzia trukatzeko baliagarria izango da ere".
Talde honen izaera guztiz herrikoia da, beraz lasarteoriatar guztiei irekita dago eta bereziki neskak taldea osatzera animatu nahi dituzte. Atletismoko taldean parte hartu nahi izanez gero, Ostadarreko bulegoan asteazkenetik aurrea eman behar duzue izena eta ahalik eta azkarren.•