Txintxarri
Gipuzkoako Igeriketa Federazioak antolatuta, Gipuzkoako Neguko ligako 4. jardunaldia Lasarte-Oriako igerilekuan antolatu zen larunbatean.
Ordizia, Tolosaldea, Igartza, Hernani eta Buruntzaldeako igeriketa taldeko neska mutilak lehiatu ziren jardunaldi honetan.
800 metroak, 100 metroak, 50 metro bizkarrez, 200 metro estiloetan, 200 m mariposa eta 4x100m estiloak izan ziren igerilariek egin beharreko probak.
Goian aipatu bezala, infantilek lortu zituzten emaitzarik onenak. Hala nola, gizonezko 50 metro bizkarrez egin beharreko proban, infantil mailako lehenengo bi postuak herrikoentzat izan ziren, Ibon Tardio Pinilla eta Asier Lopez de Arregirentzat, hurrenez, hurren.
Emakumezkoen proba berdinean ere, junior eta infantil mailako bigarren postuak Amaia Amiano Zuaznabar eta Sara Ortega Ramosentzat izan ziren (nahiz eta Amaiak ez duen Buruntzaldea taldearekin lehiatzen, baizik eta Hernanirekin). 100 metroko proban ere Amaia Amianok eraman zuen bigarren postua Junior mailan.
Gainontzeko probetan hain postu altuetan ez baziren ibili ere, nahiko emaitza onak izan zituzten. Oier Mitxelena Marikorenak adibidez hirugarren postua eskuratu zuen kirolari promesa proban eta Maialen Albistur Urkolak lehenengo postua eskuratu zuen proba berdinean.
Beraz, beste lau talderen aurka arituta ere, igerilari finak ditugula esan daiteke. Txikienak behintzat gogoz eta gogor datoz.•