Inkomunikazioa eta emozioak aztergai Emakumeen Zentro Zibikoko bideoforumean

Txintxarri 2008ko ots. 25a, 01:00

Zentro Zibikoko hainbat emakumek Meche Humada psikologoaren eskutik inkomunikazioa, emozioak eta harremanak aztertu zituzten ostiraleko bideoforumean.
Honetarako Gonzalez Iñarrituren Babel pelikula ikusi zuten. Lau kontinente, bizitzeko era desberdinak, eta, hasiera batean, hauen artean zer ikusirik ez dute. Hala ere, pixkanaka antzeko arazoak diuztela antzematen da, inkomunikazio egoerak, senideen arteko sentimenduak, etab. Horiek izan ziren, pelikula ikusi ostean, mahai inguruan ateratako ideak.
Babel
Aktore-multzo bikainaz baliatuz globalizazioak ekarritako despostismo ilustratua islatzen saiatu da Gonzalez Iñarritu, elkarkidetzarik gabeko errealitate ikarati batean murgildutakoa.
Lau historio, lau herrialde, sei hizkuntz... guzti horren antolakuntza ardura hartuz Iñarrituk minaren trilogia, Amores Perros, 21 gramos eta Babel, osatzea lortu du azken film honekin. Maitasuna eta mina bikoteak izango balira bezala, gizakiak bi sentimen horien bidez bateratzen direla hartu du abiapuntutzat.•