Txintxarri
Txingurri taldean 8 urtetik 12ra arteko haurrak larunbatetan hamabost egunero bildu eta txangoak, tailerrak, etab. egiten dituzte. Eta horien barruan kokatzen da larunbat gaueko futbol partidena, nahiz eta oraingoan 14 urtetik gorako gazteak izango dira parte hartu dezaketenak. Izan ere, gazteek beraiek eskatu omen zieten zerbait antolatzeko beraientzako, bere adineko gazteentzat herrian ezer ez zegoela esanez.
Eskaria jaso eta beraiei gauen futbol partidak antolatzea burutu zitzaien. Antolatzaile horietako biekin hitz egin genuen larunbatean, Rakel Rosales eta Leire Pacheco gazteekin. Beraiek ere kexu berbera adierazi dute, herrian ez dela gazteentzako ezer antolatzen, eta beraiek zerbait egiteko gogoa zutenez, futbol partidak gauez antolatu dituzte.
Urduri omen zeuden, lehenengo aldia horrelako zerbait antolatzen zutela eta larunbat goizean talde bakarra apuntatu zen. Baina arratsaldean jende gehiago animatu zela ikusirik, aurrera jo zuten.
Futbol partidetan guztira 50 gaztek hartu zuten parte, 6 taldetan banatuta. Ostadar taldeak utzitako petoak jantzi eta bata bestearen kontra aritu ziren jokatzen. Ondoren, eta festari amaiera gozo bat emateko, txokolate beroa zuten zain.
Ekintzak arrakasta izan duela ikusirik, hilero ekintzaren bat antolatuko dutela aurreratu digute.•