Kontzertu arrakastatsua

Txintxarri 2008ko otsailaren 25a

María Dolores Pradera abeslari famatuak Toda una vida emanaldia eskaini zuen larunbatean Manuel Lekuona Kultur etxean. Sarrerak larunbat goizean bertan bukatu ziren.
Ahots bereziko abeslari honek bere bizitza profesionalari errepasoa egin zion, genero desberdinak taularatu zituen bolero, rantxera, fado, etab., ordu eta laurdeneko saioan.
Baina kanta famatuak entzuteaz gain, hala nola, La flor de la canela, El rosario de mi madre edo Amarraditos, hurbildu zirenek Carlos Cano, Miguel Matamoros eta Los Sabandeños taldearen doinuez gozatu zuten. Izan ere, Praderasen iritsiz egile hauei eskerrak eta omenaldia egiteko era paregabea baita.
Ondorioz, abesti guzti hauei esker, entzuleak historia paregabeak entzun ahal izan zituen Maria Dolores Praderaren ahotsean. Hau guztia gitarra, kontrabaxu eta perkusioaren doinu akustikoaren laguntzaz. Ikusleek abesti bakoitzaren bukaeran txalo zaparrada galantarekin eskertu zioten. •