Gaurtik aurrera Udaleko Gazteria eta Festetako saila Gazte Txartela Munizipala egiten hasiko da. Dokumentu berri honek beherapenetarako aukera emango die 14 eta 30 urte bitarteko lasarteoriatarrei Udalak berak antolatzen dituen ekintza eta zerbitzuetan. Gazteria eta Festetako saileko lehendakariak, Jesús María Zaballosek, adierazi duenez, “helburua ekintza horietako parte hartzea erraztu eta sustatzea izango da. Eta inolaz ere dirua ateratzea”.
Zaballosek azaldu duen moduan, "txartela 14 eta 30 urte arteko gazteentzako zuzenduta dago, izan ere, bitarte horretan hasten gara gazteak gure lehen lanean edo lehen ardurak hartzen. Iniziatiba honekin udal zerbitzuetaz gozatzen jarraitzeko aukera eman nahi diegu".