Ismael Serrano asteburu honetan Lasarte-Orian egongo da kontzertu bat eskaintzeko. Madrilgo artistak bere azken diskoa aurkeztuko du, Sueños de un hombre despierto. Udaleko Gazteria eta Festetako sailetik helarazi dutenez, “Serranorentzako esna amets egitea da gizakiarengan fedea eta esperantza mantentzea, eta horiek dira bere disko berriko 13 abestietan jasotzen dituen baloreak. Latinoamerikarekin dituen eta ohikoak diren loturak mantendu nahi izan ditu. Zamba del emigrante abestian Mercedes Sosa artista argentinarraren kolaborazioa izan du.
Emanaldia larunbatean Manuel Lekuona Kultur Etxean izango da eta 20:00etan hasiko da. Sarrerak 12 eurotan daude salgai kultur etxean.•