Alberto Valdivia Leitonek lehen Gazte Txartel Munizipala egin du

Txintxarri Aldizkaria 2008ko ots. 29a, 01:00

Lasarte-Oriako Udaleko Gazteria eta Festetako sailak jakinarazi digu, asteartean egin zutela lehen Gazte Txartela Munizipala. “Alberto Valdivia Leitón, 23 urteko lasarteoriatarra, izan zen dokumentu hori eskatu zuen lehena. Minusbaliotasuna duten pertsonentzako Jalgune aisialdi taldeko kidea da bera eta txartelarekin %10ko beherapena izango du zerbitzu horretan.
Arduradunek gogoratu dute, Gazte Txartela Munizipala “14 eta 30 urte arteko lasarteoriatarrei zuzenduta dagoela eta beherapenetarako aukera emango die Udalak berak antolatzen dituen ekintza eta zerbitzuetan. Helburua ekintza horietako parte hartzea erraztu eta sustatzea izango da”.
Gazte Txartela Munizipala hemendik aurrera Gazteentzako Informazio Bulegoan egin ahal izango da, Manuel Lekuona kultur etxeko hirugarren pisuan.•