Ainhoa Merzero eta Alberto Saez kontzertuan komentuan

Txintxarri 2008ko otsailaren 29a

Danok-Kidek eta Esperientzia Eskolak antolatzen dituzten III. Musika Topaketetan, Ainhoa Merzero sopranoa eta Alberto Saez piano jolea entzuteko aukera izango duzue.
Topaketen antolatzaileek bikote honen aurkezpena egin digute: "duela hiru urte hasten da bikote honen lana piano zein ahotserako musikaren inguruan dauden errepertorio ezberdinak ikertuz. Errezitaldi ugari eskaini dituzte penintsula guztian zehar, sala, auditorio eta elizetan musika proiektu ezberdinak eskainiz eta bi instrumentuen arteko batura bilatuz. Entzulego ezberdinari zuzendutako musika proiektu pedagogiko ezberdinetan parte hartzen dute Euskal Herriko zenbait tokitan".
Beraz, aukera polita biharkoa. Emanaldia bihar, otsailaren 29an, brigitatarren komentuan arratsaldeko 19:30en izango da, doan.•