Legea borrokatu ta...

benat-iriondo 2008ko otsailaren 29a

XXI.mendeko kronikak, gezurra dirudien arren: Indar borboindarrak herriari babesa eskaintzen dioten harresi guztiak gainditu nahian dabiltza, alde guztietan beraien aldeko mezuak entzuten dira, euskarazko telebistan ere beraiek dira protagonista eta on bakarrak. Beraien erresuma ongi defendituko dutela diote, altxatuko den guztia zapaldu eta ziega ilunen atzera eraman. Jadanik ere indar horiek Lizartzako herrian indartsu egin direla diote, herria aurka ager dadin matxinatuek eginiko lana alferrikakoa izan omen da eta erresumaren indarrek kontrolpean omen dute egoera. Erresumako agintariek esker hitzak bidali dizkiote lan horretan lagundu duten euskal herriko jauntxoei, beraien armadari esker ez balitz, ez baitzuten "vascongadetako" erresistentzia menderatuko. Bestalde Martxoak 9an herriari hitza emango diote erreinuaren txotxongilo berriaren izena aukera dezaten eta horrela erregearen lurralde hau, kontinente zaharreko herrien pareko demokrazia dela erakusteko aukera izango baita. Horretarako herriari matxinatuei kasu ez egiteko eskatu dute, alegia bozka ematera joateko, badela nahiko aukera eta, guztiak izango direla "caudillo" berriaren lagun, jadanik legez kanporatu beharrekoak kanporatu dira eta. Honekin batera ejertzito guztien buruak agindua emana du badaezpada errolda zerrendak ikuskatzeko boto ez emaileak nortzuk diren identifikatu ahal izateko.
Azken berrien arabera matxinatuek asteburu honetan Lasarte-Oriako kaleetan Argi eta Iñaki omentzeko ideia omen dute, horretarako txalaparta izeneko arma erabiliko dutela jakitera eman da, trikitia ere lortu omen dute txikizio handiko arma alegia eta gainera kaleetatik desfilatuko omen dute. Baina ziurra da, jauntxoen ejertzitoa ere kaleratuko dela matxinatuei aurre egiteko eta inposaturiko demokrazia hau defendatuko dutela Juan Carlos erregearen ohorez.
Honela XXI.mendeko gure España, erresuma handiaren azken kronika.