Txintxarri
PSEEko alderdikideek Miguel Buen Gipuzkoako alderdiko idazkari orokorraren bisita izan zuten ostegunean, Herriaren etxean. Berrogei bat lagun bildu ziren bertan, zinegotzi eta Ana Urchueguia alkatearekin batera.
Miguel Buenek Lasarte-Oriako alderdikideei barkamena eman zien Donostiako mitinean sartu ezin izanagatik. Alderdiak Lasarte-Orian duen garrantzia azpimarratu eta hauteskundeetan bai Lasarte-Orian ospea kentzeko ahaleginak alde batera utzita, bai Estatu mailan ere garaipena eskuratuko dutela ziur esan zuen PSEEko idazkari orokorra.
Dirulaguntza eskaera
Ostean, Lasarte-Oriako alkatesak hitz egin zuen. Herriak etorkizunean izango dituen aldaketaz eta hauen finantzaketaz hitz egin zuen. Honetaz gain, Miguel Bueni eskaera batzuk egin zizkion, Zaharren erresidentzia eta Plazaolako parkerako dirulaguntzak. PSEEko idazkari orokorrak bere eskuetan dagoena egingo duela erantzun zion.
Bisitari bukaera emateko luncha izan zuten bertan zeuden guztiek.•