Gimnastika Erritmikoko neskek Udaberriko Txapelketako lehenengo fasea jokatu zuten otsailaren 24ean, igandea, Astigarragako kiroldegian eta Lasarte-Oriako gimnastek zorte desberdina izan zuten.
Azpimarragarria izan zen Aizpea Arroyok infantil mailan uztail lana egin ostean, eskuratutako lehenengo postua (10,175 puntu).
Honetaz gain, beste mailatan, Miren Azpiri kadeteak, honek ere uztail lana egin eta 7. bukatu zuen lehiaketa 8,525 puntu eskuratuz. Alebinen taldeari dagokionez, 10. postua lortu zuten (8,225 puntu) pilota eta esku libreekin egindako lanarekin.
Hala ere, hau txapelketaren lehenengo fasea besterik ez da. Bigarrena apirilaren 27an jokatuko da eta, horregatik gogor lan egin eta emaitza hauek mantendu edo hobetzea espero dute Maite Ruedaren neskek.•