Celestino Riverak egurra ezezik, harria ere lantzen du. Azkeneko hilabetetan bukatu dituen hiru lan erakutsi nahi izan dizkigu. Hareharrian bi lan: Londreseko Gallery Museo Nazionaleko atean dagoen brontzezko lana eta Donostiako armarria. Pago egurrean, berriz, Jose Mari Etxezarretaren abizenaren armarria. Celestino Salamancakoa da, Aralazekoa, eta handik ekartzen ditu landu nahi dituen harriak. "Villamayorreko harrobitik hartzen ditut harria".
Istripu bat izan ondoren, egurra lantzen hasi zen Celestino duela zazpi bat urte. Geroztik, ia hogeita hamar lan egin ditu. "Egun, hasierako lanak ikusten ditut eta akats asko aurkitzen dizkiet. Ahal izan ditudanak konpondu ditut" dio Celestinok.•