Indarrez betetako emanaldiak Andaluziako eguna ospatzeko

Txintxarri 2008ko martxoaren 3a

Semblante Andaluz Kultur Zentroak asteburu osoan zehar antolatu ditu ekitaldiak

Txintxarri

Otsailaren 28a egun handia da, Andaluziaren eguna, erkidego horretan bizi diren biztanleentzat, baina, batez ere, bere herritik kanpo bizi diren milaka andaluzentzat.
Gure herriko Semblante Andaluz elkarteak ere hainbat ekitaldi antolatu zituen egun hori ospatzeko.
Ostegunean, egun handiaren ospakizunak hasteko ohorezko ardoa eta luncha eskaini zuten elkartean.

Ekitaldi nagusiak
Baina ostirala eta igandera itxaron behar izan zen ekitaldi nagusietaz gozatzeko, batetik Manuel Lekuona kultur etxean egindako jaialdia eta bestea herri bazkaria eta ondorengo ekitaldia, Pepe de la Mancharen ekitaldia.
Ostiralean, jaialdi paregabea antolatu zuten kultur etxean. Honetan elkarteko Zambra dantza taldeak eta Barakaldoko Hijos de Jaen koro rozieroak sevillana, bulerien giroa ekarri zuten aretora. Jende ugari bildu zen eta arazo teknikoak izan bazituen ere jaialdia politta eta indarrez betea izan zen.
Igandean, Oriako Karmengo Amaren kaperan meza rozieroa entzuteko aukera egon zen Semblante roziero abesbatzaren eskutik.
Ondoren, elkartean bildu ziren guztiak eta zuzendaritza batzordeko kideek prestatutako herri bazkariaz bapo gozatu zuten.
Ospakizunei bukaera ezin hobea emateko, Pepe de la Mancha kantaorearen emanaldia egon zen Semblante Andaluz Kultur Zentruan.•