Bota dute Arrieta Etxea

Txintxarri 2008ko martxoaren 5a

2005ean iragarri zuen udalak Arrieta etxea bota behar zutela Okendo plaza zabaltzeko. Otsailaren 28an hasi ziren balkoietako burniak eta etxeko kableak moztutzen. Atzo goizean berriz, Okendora doan bidea moztu, makina martxan jarri eta botatzen hasi ziren. Jende asko bildu zen etxe historikoaren inguruan nola botatzen zuten ikusteko. Etxe horrekin batera joan da herriko historiaren zati bat.