Botoa emateko leku aldaketa

Txintxarri 2008ko martxoaren 7a

Martxoaren 9ko Hauteskunde Orokorretan botoa emateko eskubidea erabili nahi duten eta 11. sekzioari dagozkion interesatu guztiei (lehen Udaleko obretako pabilioian botoa ematen zutenak) jakitera ematen zaie La Esperanza auzo elkarteak horretarako utzi duen eta Basaundi bailara 8 helbidean dagoen lokalean egin behar dutela. Hamaikagarren sekzio horretan sartzen dira Antxisu bailara, Arranbide kalea, Azkorte bidea, Basaundi bailara, Buruntza kalea, Iturrigoxo kalea, Miracampos urbanizazioa, Oria etorbidea, Tribuna kalea, Txartel kalea, Zelaialde kalea eta Zirkuitu ibilbidea.•