Agur Ostatu!!!

Txintxarri 2008ko mar. 7a, 01:00

Ostatu berri, istorio zahar bihurtu da jada. Zer da historia gabeko herri bat? Ironikoa den arren, iraganik gabe ez dago etorkizunik eta etorkizunik gabe esperantza galdua da.
Samina nabari da Okendo paretik pasatzen den herritar ororen begietan. Lasartearron etxe kuttuna izan dena harri multzo bilakatu zaigu, etorkizunean haren lekua etxebizitza banguardista batzuek har dezaten.
Herriaren historia ezabatzen ari da, haizeak harria higatzen duen bezalaxe. Torre etxearekin hasi zen dena; orain Ostaturen garaia iritsi da. Geratzen zaigun bakarra liburuetako informazioa da, non zeuden eta nolakoak ziren azaltzen diguna. Hala ere, gure oroitzapenak dira geratzen zaigun baliotsuena. Ostatu botatzea lortu duten arren, ez dute inoiz gure bihotzetatik desagertaraztea lortuko.
Badoa Okendo, betirako desagertuz. Herriko jaien oinarri, gure jolasleku, heldu zein gazteen topagune, beti egongo da bizirik gure bihotzetan.

Jokin eta Maitena