Ostadar Kirol Fundazioak dagoeneko atletismoko atal berriari ekin dio. Talde honen izaera guztiz herrikoia izabgo da, beraz lasarteoriatar guztiei irekita dago.
Momentuz hogeita hamar bat korrikalarik eman dute izena taldeko partaide izateko, artean emakume bakarra. Horregatik, emakumeei luzatzen die deialdia batez ere.
Ostadarreko ordezkariek izena emateko epea astelehenean, martxoaren 10ean, amaitzen dela jakinarazi nahi dute. Bulegoko ordutegia: 16:00etatik 20:00ak arte.•