Amaia Curiel judoka Gipuzkoako txapeldun

Txintxarri 2008ko martxoaren 7a

Kadeteen Gipuzkoako txapelketa edo infantilen sailkapen saioak horiek Gorka Aristegiren mutil eta neskek aste hauetan izan dituzten erronkak. Baina hauetaz gain, bisita bat ere izan dute entrenamenduetan, Sen sei Jurijuki Yamamoto, 8º dan kodokan japones.

Txintxarri
Lasarte-Oriako judokak txapelketaz txapelketa dabiltza. Igande honetan, martxoak 2an, Zarautzen ospatu zen kadete mailako Gipuzkoako txapelketan Amaia Curiel, Asier Sagasti eta Yerai Garciak parte hartu zuten.
Amaiak, 48 kilo azpiko mailan, urrezko domina eskuratu zuen; Asier Sagastik, 66 kilo azpikoan, hirugarren postua eta Yerai Garciak, berriz, bosgarren bukatu zuen txapelketa, 60 kilo azpikoan.
Emaitza hauei esker, Amaiak eta Asierrek Euskadiko Txapelketarako txartela eskuratu zuten.

Infantil mailako sailkapen faseak
Bestalde, otsailak 24ean, Eskola Kirola egitasmoko infantil mailako Gipuzkoako txapelketarako lehenengo sailkapen fasea ospatu zen, Errenterian eta emaitza onak eskuratu zituzten Landaberriko haurrek.
Esteban Martinezek eta Kiara Tobajasek bere mailako urrezko domina eskuratu zuten, Josu Olmosek 46 kilo azpiko mailan hirugarren postua lortu zuen. Abayuba Gutierrezek eta Mario Garridok ere 3. postuan bukatu zuten txapelketa 50 eta 55 kilo azpikoan, eta maila beretan Iñigo Matxain eta Imanol Gonzalezek 5. egin zuten.
Honela, denak klasifikatu dira Gipuzkoako txapelketarako, nahiz eta igande honetan, martxoak 2, 2. sailkapen saioa Zarautzen jokatu den.

Jurujuki Yamamoto
Era berean, judoka gazteek bisita bat izan zuten lehengo astean, Sen sei Jurijuki Yamamoto, 8º dan kodokan japones eta mundu mailako judo irakasle onenetarikoa.
Honela, Lasarte-Oriako judokekin entrenatu eta gauza berriak erakutsi zizkien. Gorka Aristegi entrenatzaileak jakin arazi digunez, oso ondo pasa zuten guztiek.•