Amaraun ludotekako haurrek ogia egiten ikasi dute

Txintxarri 2008ko mar. 10a, 01:00

Larunbatean joan ziren Tolosako Zuloaga Txiki Ingurugiro eskolara ludotekako hogeita lau haur. Bertan ogia nola egiten den ikasteaz gain, ume bakoitzak baserriko irudiekin bere jolasa eginzuen, karobia ere ezagutu zuten, eta nola ez, jolasteko ere tarte bat izan zuten. Begiraleek kontatu digutenez, oso ondo pasa dute eta beste txango baterako gogoz geratu dira.•