Sanitateko, Kontsumoko, Merkataritzako eta Ingurumeneko Batzordeak jakinarazi du zuhaitzaren eguna Lasarte-Orian aste honetan ospatuko dela. Hain zuzen ere, martxoaren 12an, asteazkenean Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeetako ikasleek eta 14ean helduek Buruntza mendiaren magalean astigarrak, haritzak eta pagoak landatuko dituzte. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak 150 kimu eman ditu aurten landatzeko.
Zuhaitzaren egunean parte hartu nahi duzuenok Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoan eman behar duzue izena, ondorengo telefono zenbakian, 943361605 edo bulegoan bertan, 9:00etatik 13:00ak bitartean. Helduen taldea goizeko 9:30etan Zumaburuko Zaharren Etxetik habiatuko da.•