lasarte-oria bizirik Mozioa aurkeztu du atez ateko zabor bilketa eskatuz

Txintxarri 2008ko martxoaren 10a

Lasarte-Oria Bizirik taldeak, errausketaren aurkako taldeak, udaleko alderdi guztiei ostegunean egingo den ohiko bilkuran mozio bat aurkeztu dezaten eskatu die. Mozioak Lasarte-Orian gaikako bilketan materia organikoa jaso eta atez ateko bilketa egin dadila eskatzen du, beste gauzen artean.
Errausketaren aurkako taldeak, lasarteoriatarrei martxoaren 13an, udaletxeko Batzar Aretoan goizeko 10:00etan egingo den ohiko bilkurara joateko deialdia luzatzen die.•