Buruntz-Azpiko VII. Garagardo Azoka martxan

Txintxarri 2008ko martxoaren 10a

Buruntz-Azpi Ehiza eta Arrantza elkarteak urtero antolatzen duen moduan, aurten ere Garagardo Azoka antolatuko dute. Aurtengo edizioa VII. izango da eta maiatzaren 15etik 18ra bitartean Basaundi Bailaran ospatuko dela jakinarazi dute.
Honekin batera, iaz bezala Heineken enpresak babestuta Garagardo Azokaren Kartel Lehiaketa antolatu dute. Lehiaketan parte hartzen guztiek 2 lagunentzako menu bat izango dute opari Garagardo Azokan bertan.

Kartel lehiaketako
oinarriak
Bertan parte-hartzeko epea zabalik dago apirilaren 25a arte eta Buruntz-Azpi elkarteak Basaundi Bailaran 9. zenbakian duen lokalean entregatu behar dira lanak.
Partehartzaile bakoitzak nahi dituen kartel kopurua aurkeztu ditzake eta elebietan egon behar dute (euskaraz eta gaztelaniaz, alegia)
Kartel Lehiaketako irabazleak 300 euroko saria jasoko du eta bi lagunentzako afaria ere bai.
Irabazleari saria Garagardo Azokaren inaugurazio ekitaldian emango diote.
Interesa dutenek, www.restoretek.com helbidera jo dezakete (RestoreTek S.L.L. enpresa lehiaketaren laguntzailea) lehiaketako oinarriak ikusteko.•