Senidetzea

Txintxarri 2008ko martxoaren 14a

Landaberri BHIko 1.go mailako ikasleek, aurten ere Iparraldeko ikasleekin trukaketa egin dute. Gure ikasleak astelehenean joan ziren Iparraldera eta bertan bi egun pasatu ondoren atzo asteazkena, gure herrira etorri ziren guztiak, han elkarkidetza jolasak, jolasaren bidez Donibane Garazi ezagutu eta Baigorriko Ardotegiari bisita egin zituzten. Gure herrian Xirimiri elkartean bakaldu ondoren, Ttakun elkartekoen laguntzarekin jokoak egin zituzten eta institutuan futboleko partidua jokatzen bukatu zuten.

Gaur, osteguna goizean goiz Txuri Urdinera joan dira, ondoren Donostia hiriko leku ezauguratsuenetatik paseatu eta bazkaldu ondoren Cristina-enea parkeko bisita gidatua.

Bihar goizean Zubietako Errealeko zelaian entrenamendua egin ondoren 12:30ak aldera, zertxobait jan ondoren, beraien herrietara itzuliko dira.