Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herritar eta udal agintari ugari, alkatea buru zutela, bildu ziren larunbat goizean Isaias Carrascoren hilketa salatzeko. Isaias Carrasco Arrasateko PSEko zinegotzi izan zena aurreko legealdian, martxoaren 7an hil zuten tirokatuta Arrasaten bertan, etxetik atera eta bere autoan sartu zenean. Kontzentrazioa udaletxe aurrean egin zen larunbatean goizeko 12:00etan. Errepidearen bi aldeetara ipini ziren bildutakoak, eta hamabost minutuko isilunearen ondoren, bertaratutakoen txaloaldiarekin amaitu zen.•