Landaberri BHIko 1.go mailako ikasleek, aurten ere Iparraldeko ikasleekin trukaketa egin dute. Astelehenean Landaberriko ikasleak joan ziren Iparraldera eta han bi egun pasatu ondoren asteazkenean ,herrira etorri ziren guztiak.
Iparraldean elkarkidetza jolasen bidez Donibane Garazi ezagutu eta Baigorriko Ardotegia bisitatu zuten . Gure herrian berriz Xirimiri elkartean bazkaldu ondoren, Ttakun elkartekoen laguntzarekin jokoak egin zituzten.
Atzo, osteguna goizean goiz Txuri Urdinera joan ziren, ondoren Donostiatik paseatu eta bazkaldu ondoren Cristina-enea parkean bisita gidatua izan zuten. •