Barreterapia Muntteri euskaltegian

Txintxarri 2008ko martxoaren 14a

Atzo martxoaren 13 osteguna AEKko Muntteri euskaltegian barreterapiako saioa izan zuten. Saioa, Nagore Vazquezek eman zuen eta euskaltegi osoarentzako saioa izan zen.
3. aldia da saio hau ematen duena eta euskaltegiko arduradunek atzoko saioa egitea erabaki zuten ikasleek eskatuta. Antza denez ikasleek saio hauetan ederki pasatzen dute.
Saioan lehenengo beroketa lanak egin zituzten eta ondoren ariketa batzuen bitartez barre algara bat baino gehiago entzun zen. Barreterapiaren bitartez barre egiteak dituen alderdi on eta onuragarriak lantzen dira.•