Txintxarri
Saiatuz, Lasarte-Oriako Txirrindulari Kirol Taldeak antolatuta apirilaren 6an ospatuko da I. BTT Trabesia. Proba goizeko 09:00etan hasiko da Okendo plazatik eta 16 urtetik gorako txirrindulariek hartu dezakete parte. Izena emateko epea martxoaren 31n zabalduko da apirilaren 3ra arte eta inskripzioak 15 euro balio ditu. Horretarako MKL Txirrindak dendatik pasa behar da (Geltoki kalea 25) arratsaldeko 18:00etatik 19:00ak bitarte. Bi zirkuitu antolatu dituzte, bata luzea, 44 kilometrotakoa eta bestea motza, 22koa. Proba amaitutakoan material zozketa egingo dute.•