Kike Intxaustik, badirudi, harridura sentitu zuela norbaitek independentziaren aldarria egin zuenean hauteskunde egunean, arrazoi puntua bazuen, zeren independentzia aldarri guztiak ilegalizaturik zeuden, baina norbaitek izan zuen nahikoa ausardi deiadar hori bertaraino helarazteko.
Baina zuk Kike, zertarako nahasi dituzu independentzia aldarria eta erakunde politiko eta armatu batek eginiko ekintza? Garzonen teoriarekin bat egiten duzu eta guztia ETA dela dioten ahots faxistei hegalak ematen dizkiozu. Honekin, kamiseta hori zeraman pertsona atxilo hartu, torturatu eta gutxienez 10 urtetarako espetxe zigorrera kondenatzen duzu, baina zuk tortura horien aurrean ez duzu eta ez zenuke haserrea helaraziko idatzi bat bidaliaz kazeta honetara. Zapalduari erasotzea erraza baita ezta?
Eta azkenik, zuk diozun alternatiba, alegia ETAren su-etenarena, mahai gainean egon da behin baino gehiagotan, eta urte horietan ez dugu zure berri izan, erraza da egoera bat eskatzea eta hori egon arte ez mugitzea, zaila ordea egoera lor dadin lan egitea. Baina zuk jarraitu herriko jendea jipoitzen, salatzen eta faxisten teorien alde egiten.
Nagore Arizmendi