Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo, San Ignacio de Moxoseko koru eta orkestrako gazteen kontzertuaz gozatu ahal izan zuten lasarteoriatarrek. Atera berri duten CDa aurkeztu zuten "Tras las huellas de la Loma Santa". San Ignacio de Moxos Boliviako Beni departamenduko herri txiki bat da. Aspaldiko partiturak dituzte gordeta indigenek eta lan berri honetan, partitura horiek berreskuratu eta musika bidez haien identitate eta historia aldarrikatu nahi izan dute. Instrumentuak jotzeaz gain abestu dutenen musikariak dira eta hau guztia ondo konbinatzen ikasi dutela erakutsi zuten. Aretoa ez zen bete, 160 bat pertsona bildu ziren, baina joandakoen txaloek hutsuneak bete zituzten. Ikusleak pozik geratu ziren emanaldiarekin eta apartekotzat jo zuten.