Txintxarri
Helduek aisialdiaren zati handi bat bidaiak eginez igarotzen dute. Gero eta gehiago bidaiatzen da eta sarritan ahalik eta urrunen. Nahiz eta maiz errekonozitu gure herrian bertan ditugun bazter zoragarriak ez ditugula behar bezala ezagutzen.
Lanagatik, azkar bizi behar honek, lekuetara lehen bai lehen iritsi beharrak, eta abarrek, errepide nagusietatik ibiltzera behartzen gaitu. Eta hain justu
Oinatz taldeak ibilbide nagusi horiek utzi eta bazterrak ezagutzearen plazerrari eskaini nahi dio aisialdia. Euskal Herriko orografia gora beherez josia dago, oso kilometro gutxitan erabat alda daiteke ikusten den paisaia. Gure mendiak itsasotik oso gertu daudelako gure ibaiak motzak eta azkarrak dira eta askotan ez gara pentsatzen jartzen ur horiek zein itsasotan bukatuko duten. Landaretzari begiratuaz iparra non dagoen jakitea esate baterako, gauza sinplea da, jakintzat ematen dena, baina askok eta askok, ez dakigu. Natura beti hizketan ari zaigu baina guk ez dakigu interpretatzen bere hizkuntza.
Oporraldia sarritan izaten da hizketarako gai. Nolako oporrak egitea gustatuko litzaiguken. Nolakoak egiten ditugun. Zertarako diren oporrak? E.a. Zer egin behar da oporretan?
a) Ikusi, ikusi, eta ikusi. Egundoko kilometro pila egin, leku tipikoetara joan, argazkiak atera, eta batez ere; Lagunei kontatu.
b) Oporrak erlaxatzeko dira. Etzanda egon eta kolperik jo ez. (Beste aukera bat da).
d) Ez bata eta ez bestea. Behar adina denbora hartu eta lekuan lekuko bitxikerien berri izan. Kultura, natura, politika, historia, giza harremanak e.a. ezagutu.
Horrela ba, Oinatz taldeak, hirugarren modu honi heldu nahi dio. Euskal Herria modu horretan ezagutzeari ekingo dio.
Gure inguruan altxor txiki asko dagoela badakigu, eta "natura-kultura" binomioak ongi definitzen du Oinatz taldeak prestatuko dituen irteeren mamia.
Gaur egun "turismo aktibo" bezala ezagutzen da. Etiketa da gutxienekoa. Taldeak bidaiak aurretik prestatuko ditu, azaldutako zentzuetan.
Oinatz taldeak irteera hauekin Euskal Herriari buruzko ezjakintasuna asetzeaz gain, helburu linguistikoak ere baditu. Taldeak euskaraz funtzionatuko du. Bidaien aurretik prestatuko dituzten lanak euskaraz izango dira. Beraz, emango dituzten azalpenak ere hala izango dira. Horrekin esan nahi da, euskaldun zahar eta berrietan pentsatuta egiten ari direla lan hau. Hala ere, euskaraz ez dakien norbaiti interesatuko balitzaizkio egingo dituzten proposamenak, jakin beza, ezingo duela oztopo izan beraien helburuetan.
Hau da: inori ez diote debekatuko irteeratara joatea, baina aurretik jakin dezala euskaraz funtzionatuko dutela, eta horren arabera jarrera egokia hartu beharko duela.•