Aste Santuan Erramu igandea eta Gurutze Bideak, besteak beste

Txintxarri Aldizkaria 2008ko martxoaren 28a


Pazko Astean gaudenez aurretik Aste Santua izan dugu eta herritar batzuk, egun hauek aprobetxatuz oporretara joan dira. Beste batzuk berriz herrian gelditu dira , bertako sinestunek, beraien fedea bizitzeko hainbat elizkizun izan dituzte.
Aurtengoan guztiontzako jai egunak martxoaren 19an hasi ziren, aitaren egunarekin eta martxoaren 24ean pazko astelehenarekin bukatu dira. Aste Santuko egun nagusienak osteguna, ostirala eta larunbata izan dira. A urretik eta guzti honen prestakuntzarako, garizuman hitzaldi ezberdinak izan ziren.
Aste Santuari hasera emanez martxoaren 16, igandean Erramu igandea ospatu zen herriko parroki ezberdinetan eta Oriako Karmengo Kaperan, eliz barrura sartu aurretik, Plazido Muxika plazan erramuen bedeinkapena egin zen. Honen ondoren ostegun Santuan Azken Afariaren elizkizuna ospatu zen eta bertan Jesusek apostoluei oinak garbitu zizkienekoa antzeztu zen. Ostiral Santuan ospakizun nagusiena gurutze bidea izan zen, S. Pedro parrokikoa goiztiarrena izan zen 08:00etan atera baitzen, Arantzazuko Amaren parrokikoa 10:00etan atera zen Azkorterako bidean eta Brigidatarren komentuan 11:00etan ospatu zuten Gurutze bidea eliz barruan. Arratsaldean Heriotzaren ospakizuna egin zen. Bi egun hauetako ospakizunak herriko bi parrokietan eta mojen komentuan ospatu dira. Larunbatea Piztueraren Ospakizuna egin zen Arantzazuko Amaren parrokian eta Brigidatarren komentuan.•