DYAko sorosle ikastaroa Usurbilen

Txintxarri 2008ko martxoaren 28a

DYA Gipuzkoak hiru asteko sorosle eta lehen sorospen ikastaroa eskainiko du Usurbilgo Udarregi ikastolan. Apirilaren 9tik 29rako iraupena izango du astelehenetik ostiralera arratsaldeko zazpietatik bederatzietara. Biztanlego osoari irekia dagoen ikastaroa da eta ez da beharrezkoa aurrez inolako ezagupenik izatea. Egunerokotasunean gerta litezkeen arazoei aurre egiteko baliabideak irakatsiko zaizkie ikasleei. Ezagupen arruntak baina era berean baliagarriak izango dira, adibidez bihotz eta biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak eta abar. Gainera ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak DYA Gipuzkoak eskaintzen duen Sorosle-Titulua eskuratzeko aukera izango du.

Matrikularen kostea 75 eurotakoa da eta ikasle kopurua mugatua da ikastaroaren kalitatea bermatzearren. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko 943 46 46 22 telefonora deitu daiteke.