XX. Squash txapelketa soziala

Txintxarri 2008ko martxoaren 28a

Apirilaren 2an hasiko den Squash txapelketan hemeretzi jokalarik hartuko dute parte bi taldetan banatuta. Partiduak bost jokoetan onena denak irabaziko du eta joko bakoitza hamabost tantokoa izango da. Astelehenetik ostirala bitarte jokatuko dira 18:00etatik 20:00etara. Hiru fase izango ditu txapelketak. Lehenengoa ligila-sistema bidez jokatuko da buelta bakarrean eta talde bakoitzeko lehengo hirurak besterik ez dira sailkatuko txapeldunen fasea jokatzeko. Sailkapena egiterako orduan lortutako puntu kopurua izango da kontuan hartuko den daturik garrantzitsuena, bigarrenik set-en bataz bestekoa, ondoren tantoen bataz bestekoa eta azkenik aldeko tantoak. Txapeldunen faserako sailkatutako sei jokalariek ligila bidez jokatuko dute bigarren fase hau eta lehengo biak izango dira finala jokatuko duten jokalariak. Gainontzekoek kontsolazio finala jokatuko dute kanporaketa sistema bidez.