Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Jose egunean ospatu zen Realak Zubietan antolatutako futbol zortziko torneoa. Gipuzkoako talde desberdinek hartu zuten parte, haien artean Ostarreko neska kadeteek.Hiru partidutako ligilak jokatu zituzten finalerdietarako sailkatzeko. Lasarteoriatarrei Ordizia, Eibar eta Eskoriatzako Arizmendiren aurka jokatzea tokatu zitzaien. Azkenean, herriko neskek, ez zuten sailkatzerik izan taldeko hirugarren postua eskuratu baitzuten. Finala Lazkaok eta Eibarrek jokatu zuten. Penaltiak jaurti behar izan zituzten eta Lazkaokoak izan ziren irabazle azkenean. Taldeen artean lehia giro polita sortu zen.