Txapelketa
Iparra-Hegoa elkarteak antolatutako kultur astearen barruan kokatzen den Mus Txapelketa jokatuko da Xirimiri elkartean gaur gauean, 22:00etatik aurrera. Interesa duen bikoteak egunean bertan esandako orduan azaldu dadila Xirimiri elkartera.
Orain lau urte hasi ziren Mus Txapelketa hau antolatzen, "joko honen bidez ere Euskal Herria batzeko urratsak eman zitezkeela konturatu baikinen". Aurtengoan, indar gehiago eman nahi diote eta bai antolaketa baita sari aldetik ere, esfortzu berezi bat egiten ari dira.
Txapelketa hiru urratsetan banatuko da: eskualdekako kanporaketak, herrialde bakoitzeko final-aurrekoak eta final nagusia.
Sari banaketak
Bikote bakoitzak 20 euro jarriko ditu izena emateko momentuan, kanporaketa jokatzen den lekuan.
Finaleko partaide guztiek izango dute oparia; bikote txapeldun ordeak, 1.000 euroko diru saria, diplomak eta eskuerakutsiak; bikote txapeldunak, 3.000 euroko diru saria, txapelak, diplomak eta eskuerakutsiak.•