Ttakun Kultur Elkarteko Gazte Klubeko kideek irteera bat egin zuten Aste Santuko oporretan. Guztira 18 gazte joan ziren martxoaren 17tik 18ra Getarian dagoen Askizu aterpera, ingurugiro eskolara. Irteera honek inguru urbanotik atera eta naturarekin harremana sustatzea zuen helburu; bide batez, gazteen arteko harremana sendotuz eta ondo pasatuz.
Sukaldaritza tailerra, pista jolasaren bidez eta hainbat ekintza eta jokoekin 9-12 urteko gazteei aisiaz disfrutatzeko aukera eskaini zaie.•