Gose taldeak kontzertua eman zuen Jalgin

Txintxarri 2008ko martxoaren 28a

Aste Santuko oporraldiak ondo hasteko, Gose taldearen kontzertua antolatu zuten Jalgin. Hilaren 15arekin emanaldi ederra eskaini zuen arrasateko hirukoteak. Muntaia ederra zuten antolatuta. Izan ere, abestiekin batera irudiak proiektatzen baitzituzten musikarien atzealdean; ondo pentsatutako eta landutako irudiak, abestiekin zerikusia zutenak. Gainera, tarteka Maixa eta Ixiar bikoteko Maixa Lizarribar trikitilaria gonbidatu zuten taula gainera, panderoa jotzera. Bere eskutan forma ezberdineko panderoak ikusi genituen,: karratua, hirukia, betiko borobila. Ordu betez jardun ziren jendez lepo zegoen Jalgin.•