Dispertsioak duela bost urte Argi eta Iñaki hil zituen eta geroztik, urtero omenaldia egiten diegu. Azkena, orain hilabete egin genuen eta bertan parte hartu zuten herritar guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.
Gogoratu ere hileko azken ostiraletan "presoak Euskal Herrira" lelopean elkarteratzea egiten dugula San Pedro elizaren aurrean. Martxoaren 28an arratsaldeko 20:00etan lasarteoriatar guztiei deialdia luzatu nahi diegu bertan parte hartzeko.
Lasarte-Oriako Senideak