Lasarte-Oriako Talde Sozialistak, Ana Urchueguia Idazkari Nagusia buru duela, pasa diren hauteskunde orokorretan, gure herrian PSE-EEren izugarrizko garaipena lortzea ahalbidetu duen babesa eskertu nahi du. Zuen babesak lortu du PSE-EEk Euskadiko emaitzarik onenak Lasarte-Orian izatea. Lortutako 5.000 botoak, gure historian jasotako babesik handiena izateaz gain, Espainia osoan Jose Luis Rodriguez Zapaterok garaile izateko lagundu dute, ahalbidetuz gainera beste lau urtetako gobernu sozialista, lau urte progresurako, askatasunerako eta herritarren eskubideen garapenerako.
Erredakzioan itzulia
Lasarte-Oriako PSE-EE