Ikastaro ugari datozen hilabeteetarako

Txintxarri 2008ko martxoaren 31

Datozen hilabeteetarako ikastaroak antolatu ditu herriko udaleko Gazteria eta Festak Sailak, batzuk aste barrukoak eta besteak asteburukoak. Erreflexoterapia, emozio adimena, zeinuen mintzaira, batuka, perkusioa, bisuteria, tarota, estresa maneiatzea, barreterapia eta sabel-dantza aste barruan izango dira gaueko 19:00etan edo 20:00etan. Apirilaren hirugarren astean hasiko dira eta bi hilabetez luzatuko dira, ekainerarte. Asteburukoak bi eguneko ikastaroak izango dira apiriletik ekaina bitarte. Larunbatetan goiz eta arratsaldez eta igadetan goizez bakarrik. Saltsa tangoa eta merengea dantzatu ahal izango dira, nork bere gorputza sentitzeko erlaxatzeko teknikak, erreflexoterapia eta masajea ikasteko aukera ere, baita gorputza geldirik egon ez dadin Jazz dantza, dantza garaikidea eta Funkya edo musika bidez nahi duzuna adierazi Tiradera Flamenkoarekin, Darbuka eta Jam-Bea intstrumentuekin.

Izena emateko epea apirilaren 9an itxiko da, asteburukoetan parte hartu nahi izanez gero ikastaroa hasi aurreko asteazkena arte egin daikteke. Izen emateak gazteentzako informazio bulegoan egingo dira. Ikastaro bakoitzaren perzioa 41,20 eurokoa izango da Lasarte-Orian erroldatutakoentzat eta 77,75ekoa erroldatu gabekoentzat.