Lasarte-Oriako Talde Sozialistak bere haserrea adierazi nahi du PPko zinegotzia den Jose Encinas jaunak azken plenoan izandako portaeragatik.
Iraingarria eta etika eta solidaritate eza handikoa iruditzen zaigu, doilorkeria bere burua demokratatzat hartzen duenarentzako, Arrasateko Isaias Carrasco gure laguna hil zuteneko atentatuaren gaitzesteko aurkeztutako mozioari uko egitea. EUDELen partidu guztiek adostutako deklarazioa izanik.
Bere partiduan nabarmentzeko eta hazteko duen anbizioak, korporazioko gainontzekoengandik bereizteko beti "puntila" jarri behar horrek, modu iraingarrian jokatzera eraman du Isasiasen familiak eta gure partiduak jasandako kolpe latzetik aste betera. Bere babes eza etengabea izan da: ez zen gai izan Arrasateko ospitalean gugana hurbiltzeko, ezta larunbateko konzentrazioan parte-hartzeko, non lasarteoriatarrak, bere korporazioarekin batera, beraien gaitzespena adierazi zuten hilketa terroristaren aurrean. Agian argazki ezean, ez zuen beharrezkotzat jo.
Baina udal batzarrera etortzeko gai izan da, argazkia baitago, ETAren aurkako kontsentsua haustera, egunero Lasarte-Oriako kaleetan, Demokrazioa, Askatasuna eta Pakea defendatzeko aurpegia ematen ari garen kide sozialistak gogor erasotzera, gure partiduaren, zinegotzien eta bertan zeuden lagun sozialisten aurka salaketa latzak eginez, gure alkatea den Ana Urchueguiaren aurkako eraso batean pertsonifikatuz.
Erabateko solidaritatea adierazi nahi dugu gure alkatea eta kidea den Ana Urchueguiarekin, inork ez bezala irudikatzen baitu terrorismoaren aurkako borroka, ETAko terroristen enbaten aurrean eusteko indarra eta Askatasunaren eta Demokraziaren defentsa gure herrian. Lagun bat zein, irainik krudelenak jasan behar izan zituen, Isaiasen familiarekin eta gurekin momentu oro solidaritatea adierazi behar zuenarengandik. Lagun bat zein, nahiz eta mingarria izan daitekeen, kide korporatibo guztien eskubideak eta legalitatea defendatzen dituen. Lagun bat Askatasuna, Baketa eta Demokraziaren baloreen defentsan jardungo dena.
Erredakzioan itzulita
Iñaki Mugica Flores, Talde Sozialistaren bozeramailea