Zenbat buru, hainbat aburu

Txintxarri 2008ko mar. 31a, 02:00

Nolakoa den gure eskema logikoa halakoa izaten da gure interpretazioa.
Barkatu Nagore baino "guztia ETA da" teoria Garzonena da; nerea da "ETAren jardunak, urtetan, nazionalismo espainarrari baino ez diola mesede egin".
Nik ez dut harridura sentitzen norbaitek independentziaren aldarria egiten duenean; ez zait gaizki iruditzen hori. Harritzen nauena da, oraindik ere egotea uste duenik ETAren erantzunak - Isaiasen hilketak- independentziaren aukera sendotzen duela. Harritzen nauena da egotea usten duenik nazionalisten batasuna lortu ahal dela ETAk bere horretan jarraituta. Beraz, nere eskutitzaren hausnarketa ETAren jardunari eta bere ondorioei buruz zen, ez zutaz.
Diozu nik nahastu dudala "independentzia eta erakunde politiko eta armatu batek eginiko ekintza" baino ez ditut nahastu, erlazionatu egin ditut; azaldu dut nere uste apalean "ekintza" horiek independentziaren aukerak zabaldu ordez murriztu besterik ez dituztela egiten.
Hortik aparte, botatzen dizkidazunak kate logiko maltzur baten ondorioa direla iruditzen zait. 1) Garzon etsaia da. 2) Garzonek dena ETA dela dio. 3) Kikek Garzonen teoriarekin bat egiten du (!!). 4) Beraz, Kike ere etsaia da. Hortik aurrera barra libre.

Kike Intxausti