Biniloen erritmora

Txintxarri 2008ko martxoaren 31

Maiatzean hasi zen Ttakuntronik egitasmoa, eta hilero jarraitzeko asmoa dute. Oraingoan hiru tabernetan ari dira DJak: Jalgin Revolutionary Brothers; Obelixen Rude Kanka Sound eta Siglo XX tabernan Rull, Maximalpop. Jende ugari bildu zen larunbat iluntzean DJen emanaldia ikusteko, gau giroak ere asko lagundu zuen.•