Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Saiatuz kirol taldeak, Ostadarrek eta Batasunak antolatuta, igandean apirilaren 6ean Lasarte-Oriako Igo BTT Trabesia egingo da. Bi zirkuitu izango dira, bata motza 22 kilometrotakoa eta bestea luzea 44 kilometrotakoa, antolatzaileek esan digutenaren arabera lehenengoa samurragoa izango da, bere zailtasunekin noski eta bigarrengoan aldapa gehiago egongo dira. Zirkuitu bakoitzean abitualamiento puntu bat egongo da. Bi zirkuituek Plaza Okendon izango dute hasiera eta bukaera, 22 kilometrotako zirkuituarekin Buruntzari buelta emango zaio eta 44 kilometrotakoarekin berriz, Buruntzari buelta emateaz gain Andatzara igo beharko dute txirrindulariek. Proba herrikoi bat da eta horregatik bukaeran partehartzaile guztien artean material zozketa izango da, ez da lehenengoarentzat, bigarrengoarentzat…saririk izango. Material hori marka babesleek emandakoa izango da. Antolatzaileen hitzetan proba honek ez du irabazi asmorik, jendea bizikletan ibiltzera animatu nahi dute eta horregatik beraien asmoa proba hau urtero egitea da, Gipuzkoa mailan izen edo errekonozimendu bat lortuz. Inskripzioak, egunean bertan egin daitezke Plaza Okendon, 15 eurotan goizeko 08:15etatik 09:00ak arte eta inskripzioarekin batera kamiseta eta sagardo botila bat oparituko dira. Izena emateko 16 urte baino gehiago izan beharko dira eta txirrindulari bakoitzak bere bizikleta eta kaskoa eraman beharko du. Beraiek 200/250 pertsonek izena emango dutela uste dute beti ere eguraldiak ere zeresanik izango du.