Herriko judokak Bejarreko Nazioarteko Txapelketan

Txintxarri 2008ko apirilaren 4a

Pasaden asteburuan Kadete mailako Nazioarteko I. Judo txapelketa ospatu zen Bejarren. Amaia Curielek hirugarren postua eskuratu zuen. Lau konbate egin zituen, oso ondo ibili zen baina azkenean bat galdu eta brontzea ekarri zuen etxera. Asier Sagasti, Curielen moduan, bikain ibili zen. Bi konbate irabazi zituen eta finalerdietara pasa zen, hala ere, azkenean, portugaldar baten aurka galdu zuen brontzezko domina.

Datorren igandean Oreretan ospatuko da infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta herritiko judokak han ere izango dira Kiara Tobajas, Esteban Martinez, Abayuba Gutierrez, Iñigo Matxain, Mario Garrido eta Josu Olmos alegia.•