Guatemalan tornuak martxan jartzeko diru bilketa

Txintxarri 2008ko apirilaren 4a

Hirugarren adina hirugarren mundurako Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta, afari solidarioa izango da bihar, larunbata, Arantzazuko Amaren eliz azpiko lokaletan.
Besteetan bezala, afari solidarioan biltzen den dirua aipatutako GKEak laguntzen dituen proiektuei bideratuko da. Oraingoan, erakunde honek Guatemalara bidali zituen bi tornu martxan jartzeko bideratuko da. Tornu hauek Hernaniko Karmelo Labaka Institutuak emandakoak dira eta Hernaniko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz Guatemalara iritsi ziren.
Afariaren menua entsalada, patata tortilla eta sagarra izango da 8 eurotan.
Honetaz gain Kristina Molina lasarteoriatar boluntarioak azkeneko urtea Guatemalan eman du. Bertan, irrati bidezko hezkuntza proiektu batean jardun da lanean eta afarira gerturatzen den guztiari bere esperientziaren berri emango dio.•