Igandean, hilaren 6an, herriko kaleetan zehar ikusi ahal izango ditugu Lasarte-Oriako txistulariak. 10:30ean kalejiran abiatuko dira udaletxetik txistulariaren eguna ospatzeko. Jon Lasak zuzentzen duen Amalur eskolako txistulariak, Lasarte-Oriako Udal Musika Eskolako txistulariak eta Erketz dantza taldeko gazteek hartuko dute parte herriko beste hainbat txistulari ezagunen artean.Usurbilgo Udal Musika Eskolako bi txistulari eta atabalari bat ere etorriko dira giro alaitzen laguntzera. Lezoko txistulariei ere deialdia egina zieten baina azken hauek ezin izango dute etorri.
Udaletxetik abiatu eta Zumaburu auzorantz joango dira, hemendik Sasoetara, erdigunera ondoren eta Andantza plazako kioskoan emango diote amaiera goizeko emanaldiari. Eguraldia okertzen bada ibilbidea aldatu beharko da egoeraren arabera, baina badirudi hobera egingo duela.
Eguerdian Arrieskalleta elkartean izango dute parada bazkaltzeko; sabela ondo bete ondoren festarekin jarraituko dute seguruenik.•